top of page

LAGUN ONAK TX. E.

descarga_edited_edited.jpg

Lagun Onak txirrindulari elkarteak 2020 denboraldirako lizentziak ateratzeko edo berritzeko deia egin du

​

La_Vallesana_2016_073_content.jpg

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak 2020 denboraldirako lizentziak ateratzeko edota berritzeko deia egiten du. 142 euro kostatuko da lizentzia homologatua –zikloturista zein lehiaketa mailetarako–, eta lizentzia autonomikoa, berriz, 137 euro kostatuko da.

Aurten bete beharreko paperei karneteko argazkia gehitzea derrigorrezkoa izango da. Aurkeztu beharreko agiriak 
www.gtxe.eus ataritik inprimatu behar dira, eta Aitzaki Kirolak, Erreka Bike edo Ciclos Benin utz daitezke urtarrilaren 30a baino lehen.

Oier Ibarguren txirrindularitzako Espainiako selekziora deitu dute

IMG_2955_content.jpg

Oier Ibarguren (Azpeitia, 1997) txirrindularia Espainiako selekzioko elite mailako taldera deitu dute. Ostegunetik igandera bitartean Benidormen (Herrialde Katalanak) ariko da selekzio horrekin Ibarguren. Uztarriari adierazi dionez, hainbat test proba egingo dituzte bertan.

Joan zen hilean Caja Rural-Seguros RGA taldeak fitxatu zuen txirrindulari azpeitiarra, 2020an hasiko den denboraldian elite mailan aritzeko.

Azpeitiarrak lan oso ona egin zuen joan zen denboraldian. Hain zuzen ere, mendiko probetan ondo moldatzeaz gain, Beasaingo Loionaz sariaz eta Muxikako San Roman sariaz gain, Castelloko Itzulia eta Lengo Itzulia probetako etapa bana irabazi zituen. Gainera, brontzezko domina eskuratu zuen Espainiako 23 urtez azpikoen txapelketan.

© 2023 hecho para POLONORTE. Creado con  Wix.com

bottom of page