

Garmendikamp


Duela sei urte hasi ziren dirt jump kirola praktikatzeko Garmendikamp egokitzen. Orain, bizi-bizirik dagoela diote. Berrikuntzak dituzte helburu, eta horietaz ere hitz egin dute han ibiltzen direnek Maialen Etxaniz kazetariarekin, 2019ko azaroko Uztarria aldizkarian argitaratutako erreportaje honetan.
Azaroko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Garmendikamp inoiz baino biziago
ā

Azaroaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan, Garmendikamp gunearen inguruko erreportajea kaleratuko du Uztarriak. Duela sei urte inguru hasi ziren dirt jump kirola egiteko Garmendikamp guneari forma ematen Azpeitiko zenbait gazte. Zaletasunak bultzatuta, auzolanean txukundu zuten lur eremua, ondoren bizikletekin jauziak egin ahal izateko. "Urte gorabeheratsuak" izan diren arren, gaur egun jendetza ibiltzen da egunero Garmendikampen. Adin ezberdinetako gazteak elkartzen dira bertan, eta, diotenez, elkarrengandik ikasten dute ondo pasatzen duten bitartean. Lur eremua zaintzen dutenei ez zaie lanerako gogorik falta, eta arduraz hartzen dituzte guneraren mantenu eta zaintza lanak.
Duela lau urte hasi ziren dirt jump kirola egiteko Garmendikamp guneari forma ematen Azpeitiko hainbat gazte. Udalak proiektua garatzen laguntzea eskatzen dute sustatzaileek.
